301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2020ko 33/2020 eta 34/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontua aldatzen duten 33/2020 eta 34/2020 espedienteak (ezohiko kreditua).

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015281