301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruak abenduaren 16an emandako 40/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehenbizikoa.–Onestea Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileendako 2021eko lan-egutegia, oinarritzat harturik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoa; beraz, honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria.

–Maiatzaren 17a: San Isidro nekazaria egunaren ondoko astelehena.

–Urriaren 11a: Pilare egunaren zubia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Domu Santu.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 9a: Andre Maria Sortzez Garbiaren zubia.

–Abenduaren 10a: Andre Maria Sortzez Garbiaren zubia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 27a: Eguberri egunaren ondoko astelehena.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta maiatzaren 17a, urriaren 11 eta abenduaren 9a, 10a eta 27a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Lan orduen kopurua betetzeko, abenduaren 24an eta 31n lanaldia 12:00etan bukatuko da.

Laugarrena.–Ohiko lanaldia, astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgutasunez, 7:40etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ziraukin, 2020ko abenduaren 17an.–Batasuneko burua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2015616