301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Bidankozeko Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 1/2020 aldaketa.

2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17koan, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da aurrekontuan egindako aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2020 aldaketa.

Aparteko kreditua: 2020ko gastuen aurrekontuko 32.000,00 euroko zenbatekoa duen 6290001 partida sorrarazten duena, Bidankozeko Tejeria kaleko murruaren eta barandaren obra-proiektua, 2020ko TIP, erabilera librea izeneko 7508004 Diru-sarreren partidaren kargura, 16.518,00 euro eta COVID-19 dirulaguntza partidaren kontura, 10.000,00 euro eta Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren 870000 partidaren kontura, 5.482,00 euro.

Bidankozen, 2020ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L2015736