1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
92/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautada Urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.
Proiektu hau aurkeztu da behin-behinekoz onesteko: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautada Urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.
Proiektu hau sortu da beharrezkoa delako sarrera bat eraikitzea, oinezkoak eta ziklistak segurtasunez mugi daitezen, eta aldi berean NA-6001 errepidean ibilgailuen zirkulazioa normala izan dadin, Cordovillako goi-lautadako aldean, Irabia ikastetxearen inguruetan.
Jarduketa eginen den aldean, hau da, NA-6001 errepideko 1+200 KPan, “T” erako bidegurutze bat dago, zain egoteko eta azeleratzeko erdiko erreiarekin, 340 bat metro luze dena, eta goi-lautadako urbanizaziora sartzeko eta handik ateratzeko ezkerrerantz biratzeko aukera ematen duena.
Proiektuan hartu den soluzioa izan da goian deskribatu den bidegurutzearen tipologia aldatzea, eta, haren ordez, biribilgune erako bat eraikitzea, ibilgailu guztien abiada jaisteko helburu nagusiarekin, horrela semaforoen bidez erregulatutako oinezkoen eta ziklisten pasabide bat ezarri ahal izateko.
Oinezkoen eta ziklisten pasabide horrek segida du oinezkoen bide batetik, zeina proiektu honen xedea den, baita ere. Oinezkoen bide horrek ordezten eta hobetzen du orain dagoen bidexka, eta horri esker Cordovillako goi-lautadako urbanizazioa lotzen da Nafarroako Unibertsitateak Iruñean daukan kirol-gunean amaitzen den bidearekin.
Pasabidea biribilgunetik hegoalderantz jarri da, errepidearekiko ortogonala ezkerreko bazterrean (iparralderantz begiratuta) dauden bideek elkar mozten duten puntuan; hor ikuspena oso ona da, eta iparretik datozen ibilgailuek oso abiadura txikian zeharkatu behar dute, biribilgunetik oso hurbil dagoelako (20 metroko irteera-erradioa), eta hegotik datozen ibilgailuek ere antzeko abiadura eramango dute, trazatuan aldaketa bat dagoelako (50 metroko erradioko kurba eskuinerantz eta 60 metroko erradioko kontrakurba); horrela, hurbilpen honetako abiadura espezifikoa 50 km/h da.
Pasabidearen segurtasuna are handiagoa da daukan formarengatik, biribilgunera hurbiltzeko irlatxoa zeharkatuz. Horrela, interferentzia sortuko litzateke bakarrik noranzko bakarrean zirkulatzen duten ibilgailuekin, eta gainera pasabidea oinezkoek eta ziklistek sakatzen ahal dituzten sakagailu-semaforoek erregulatzen dute.
Biribilgunea errepidearen zentrotik aparte gelditzen da, ezkerretarantz mugituta (iparreko noranzkoan), urbanizaziora sartzeko gaurko gunean, lehenagotik, malda handia zegoelako, eta komenigarria delako urbanizaziora sartzeko eta handik ateratzeko erreiak gordetzea, biribilgunetik kanpoko adar gisa.
Hurbiltzeko bideetan zeharkako sekzioa honela dago osatuta: 3,50 metroko errei bat, 1,50 metroko kanpoko bide bazterra eta 0,50 metroko barneko bide bazterra. Proiektuak 12 metroko barneko erradioa duen biribilgunea aurreikusten du, 6,00 metroko zirkulazio-eraztunarekin, 1,50 metroko kanpoko bide bazterrarekin eta 1,00 metroko barneko bide bazterrarekin. Urbanizaziora sartzeko eta handik ateratzeko erreiak gorde dira. 3’50 metroko zabalera dute eta kanpoko bide bazter aldakorra (≤ 1,50 metro).
Oinezkoentzako bideak NA-6001 errepidearen ekialdeko bazterrean du hasiera, proiektatu den biribilgunearen inguruan. Proiektatu den oinezkoentzako pasabidean zeharkatzen du NA-6001 eta iparrerantz segitzen du errepidearen mendebaldeko bazterretik NA-6001 errepideak NA-6003 errepidearekin bat egiten duen punturaino, gutxi gorabehera, non lotzen baita Iruñeraino doan bide batekin (Nafarroako Unibertsitatearen inguruan). Proiektuaren arabera, oinezkoen bideak 4,00 metroko zabalera edukiko du, eta zabor-legarrezko zoladura, 20 cm-ko sakonerakoa errepidearen mendebaldeko ertzean, zati handi batean errege altxonbidearekin bat eginda; eta 15 cm-ko hormigoi arrabotatuzko zoladura (zabor-legarrezko 15 cm-ko sakonera duen zoladura baten gainean) ekialdeko ertzean, oinezko pasabidea zeharkatu eta gero.
NA-6001 errepideko oinezkoen eta ziklisten pasabideari ahalik eta segurtasun handiena emateko, bidegurutzeak ekipamendu hau izanen du:
–Alde horretan dagoen argiztapena indartzea.
–Oinezkoentzako pasabidearen argiztapena.
–Seinaleak:
- Abiadura muga (40 km/h).
- Oinezkoen pasabidea.
- Biribilgunea.
–Balizamendua.
–Sakagailudun-semaforoak.
–Abiadura-murriztaile akustikoak.
Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.
Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.
Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,
AGINTZEN DUT:
1. Proiektu hau behin-behinekoz onestea: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautada Urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.
2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).
3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Galar zendeako eta Iruñeko udaletxeetan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Galar zendeako Udalari eta Iruñeko Udalari, eta azken horiek premiatzea beren iragarki-tauletan argitara dezaten.
Iruñean, 2020ko abenduaren 16an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.
ERANSKINA “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautada Urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”. Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza |
FINKA ZK. | JABEA ETA HELBIDEA | DESJ. AZALERA m² | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LUR MOTA |
GALARKO UDAL MUGARTEA |
GA-01 | Galar zendeako Udala | 104 | 2 | 215A | Lurzorua |
GA-02 | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 49 | 2 | 238A | Lurzorua |
GA-03 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 125 | 2 | 314A | Elkorra |
GA-04 | Galar zendeako Udala | 124 | 1 | 735A | Lurzorua |
GA-05 | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 32 | 1 | 755A | Lurzorua |
GA-06 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 453 | 1 | 756A | Elkorra |
GA-07 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 121 | 1 | 757A | Elkorra |
IRUÑEKO UDAL MUGARTEA |
PA-01 | Iruñeko Udalaren herri-lurrak | 43 | 4 | 2529A | Larreak |
PA-02 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA | 209 | 4 | 2531B | Lehorreko alorra |
PA-03 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA | 24 | 4 | 2531D | Bidea |
PA-04 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA | 346 | 4 | 2531E | Lehorreko alorra |
PA-05 | Santafé Yetano, José Luis | 217 | 4 | 2533A | Lehorreko alorra |
PA-06 | IRU BIDE SA | 480 | 4 | 2711A | Lehorreko alorra |
PA-07 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 27 | 4 | 2852A | Elkorra |
PA-08 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 330 | 4 | 2870A | Elkorra |
PA-09 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 1.505 | 4 | 2880A | Elkorra |
PA-10 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 1.534 | 4 | 2881A | Elkorra |
PA-11 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 105 | 4 | 2882A | Elkorra |
Iragarkiaren kodea: F2015602