2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
1, 2 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2020ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1, 2 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak, aparteko kredituak.
Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Sunbillan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkateordea, José Fco. Errandonea Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2015316