301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2020ko 3., 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko honako aurrekontu-aldaketak:

  • 2020ko 3/2020: kreditua sortzea diru-sarrera bidez.
  • 2020ko 4/2020: kreditu-gehigarria.
  • 2020ko 5/2020: kreditua sortzea diru-sarrera bidez.
  • 2020ko 6/2020: aparteko kreditua.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren 2. apartatuak, 18. artikuluaren 2. apartatuari dagokionez (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erripan (Odieta), 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2015600