301. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Lan publikoaren eskaintza 2020rako

2020ko abenduaren 9an, Cintruénigoko Udalaren alkateak 2020ko LPEa onetsi zuen:

Ikusirik behin betiko onetsi dela 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoarena, eta kontuan harturik honako hau dela bertan agertzen diren lanpostu hutsen zerrenda, aurreko lan eskaintzetan sartu ez direnak:

Udaleko lanpostu hutsak:

–Lanpostu zenbakia: A20. Lanpostuaren izena: udaltzain-agentea (landazaina). Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. C maila. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A23. Lanpostuaren izena: arkitektoa. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A37/A38 Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 2. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A39 Lanpostuaren izena: garbiketako arduradun nagusia. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A40. Lanpostuaren izena: garbiketa taldeko burua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A41. Lanpostuaren izena: peoi espezialista. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A42/A49. Lanpostuaren izena: garbiketako peoia. Lanpostu kopurua: 8. Lanaldi partziala. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoko lanpostu hutsak:

–Lanpostu zenbakia: R04. Lanpostuaren izena: sukaldaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: R31. Lanpostuaren izena: gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Ikusirik 2020ra luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak halako muga eta baldintza batzuk ezartzen dituela administrazio publikoetan langile berriak sartzeko.

Kontuan harturik langileen arloak, egoitzaren zuzendaritzak, eta udal kontu-hartzailetzak egindako txostenak (aurreko ekitaldian aurrekontu-egonkortasunaren, zor publikoaren eta gastuaren arauaren helburuak betetzeari buruz, eta ekitaldi honetan aurrekontu-zuzkidura duten lanpostuei buruz), eta berdintasun teknikariak egindako txostena (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 24.7 artikuluak agintzen duen genero-inpaktuari buruzko txostena).

Kontuan harturik espedientearen ondorioz hauek direla Eskaintza honetan sartu beharreko lanpostuak:

–A23 lanpostua (ordezkatze-tasa).

–R04 lanpostua (egonkortze-tasa).

Ikusirik San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoko Batzordeak 2020ko lan eskaintzaren edukiaren gainean egindako proposamena.

Kontuan hartuta langileen ordezkarien parte-hartzearekin eginiko prozedura.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2020ko lan publikoaren eskaintza, ondotik ematen dena, aurrekontuan dagokion zuzkidurarekin, behar diren hautaproben bitartez bete dadin:

Udala:

–Lanpostu zenbakia: A23. Lanpostuaren izena: arkitektoa. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoa:

–Lanpostu zenbakia: R04. Lanpostuaren izena: sukaldaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

3. Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Beraz, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko tramiteetan dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Cintruenigon, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2015533