2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
9/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Berriobeitiko Udalak, 2019ko abenduaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 9/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea. 2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
9/2019 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-transferentzia
Gastuen aurrekontua handitzea:
II. kapitulua.–1/9200/2279902 - Profesionalek emandako zerbitzua: 8.000,00 euro.
II. kapitulua.–1/3331/22750 - Kultura-etxea - kudeaketa gastuak: 20.000,00 euro.
II. kapitulua.–1/3231/2279901 - Haur eskolak - kudeaketa: 76.000,00 euro.
IV. kapitulua.–1/9200/47900 - Epai judizialaren ondoriozko kalte-ordaina: 14.000,00 euro.
VI. kapitulua.–1/9200/64101 - Informatikako aplikazioetako gastuak: 2.800,00 euro.
Gastuen aurrekontua gutxitzea:
I. kapitulua.–1/3300/1210301 - Kultura-etxeko etxezaina, oinarrizko ordainsariak: 12.141,24 euro.
I. kapitulua.–1/3300/1210301 - Kultura-etxeko etxezaina, ordainsari osagarriak: 3.563,34 euro.
I. kapitulua.–1/1533/60924 - BPI-9ko urbanizazioa: 105.095,42 euro.
Berriobeitin, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Raúl Julio Bator.
Iragarkiaren kodea: L2000847