3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-100

Felipe Ezquebo Garcíak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Felipe Ezquebo García.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lerin (Nafarroa).

Isurketak 36 m³-ko bolumena du urtean, eta, behin arazturik, lurrean infiltratzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1916155