3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Odietako Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko aste barruko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri.

Urtarrilaren 6a, astelehena: Jaunaren Agerkundearen festa (Errege eguna).

Urtarrilaren 17a, ostirala: San Anton (herrian jai).

Martxoaren 19a, osteguna, San Jose eguna.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a, larunbata: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

Abenduaren 7a, astelehena: Konstituzioaren Egunaren biharamuna.

Abenduaren 8a, asteartea, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.

Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

–Era berean, baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

–Odietako Udaleko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.194 izanen da eta honela banatuko da:

–Eguneko lanaldiak, orokorrean, 5:30 ordu iraunen du, 09:00etatik 14:30ak arte, astelehenetik ostiralera.

–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2020rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1915930