2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
2021eko lan-egutegia
Alkatetzaren abenduaren 14ko 315/2020 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egonen direla hurren zehazten diren honako egun hauetan:
–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 217/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparru guztirako onetsitako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak.
–Irailaren 8a: Cercako Andre Maria, herrian jai, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 819/2020 Ebazpenean adierazi bezala (2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 14koa).
–Irailaren 6, 7, 9, 10 eta 13a: herriko bestak.
–Urriaren 11: Espainiako jai nazionalaren bezpera.
–Abenduaren 7a: Andre Maria Sortzez Garbiaren bezpera.
–Abenduaren 24a: Gabon eguna.
–Abenduaren 31: Urtezahar eguna.
Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.
Era berean, jakinarazten da udal bulegoetan jendea hartzeko ordutegia honako hau dela: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Andosillan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.
Iragarkiaren kodea: L2015303