299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Karga-tasak eta egutegi fiskala 2021erako

Longidako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ez aldatzea 2021eko ekitaldirako ordenantza fiskalen tarifak. Beraz, indarrean egonen dira lehengo urteko tarifak, honelakoak baitira:

• Ur-horniduraren tasak:

a) Etxeko erabilerarako hornidura: 0,36 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

b) Ureztatzea: 0,67 euro/m³ + BEZa.

c) Industriak: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

Hiruhilekoan 29 m³ bitarte, etxeetako tarifa aplikatuko da.

Hiruhilekoan 30 m³-tik 79 m³ bitarte, ureztatzeko tarifa aplikatuko da.

Hiruhilekoan 80 m³-tik aitzina, industriako tarifa aplikatuko da.

d) Abeltzaintza: 0,36 euro/m³ + BEZa.

e) Hornidurako hargunea paratzeagatik eta alta emateagatik: 194,45 euro + BEZa.

f) Kontagailuaren alokairua: 2,15 euro/hiruhilekoa + BEZa.

• Estolderia eta arazketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko tarifak: 12,24 euro/urtea + BEZa.

• Agiriak luzatu eta izapidetzeko tasak:

1.–Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,18 euro.

2.–Artxiboko agirien fotokopiak: DIN-A4 tamainakoak: 0,154 euro; DIN-A3 tamainakoak: 0,309 euro.

3.–Artxiboko agirien fotokopia konpultsatuak: 0,628 euro.

4.–Planoen eta Udal Planeko eta ordenantzetako araudiaren kopiak: DIN-A4 tamainakoak: 0,061 euro; DIN-A3 tamainakoak: 0,123 euro.

• Eremu publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak:

1.–Kalez kaleko salmenta: festetako barrakak: 12,71 euro. Herriko festetako ostatua: 190,71 euro.

Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2021eko ekitaldirako, zergak, tasak eta prezio publikoak, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan ordaintzeko. Hona nola:

2021eko egutegi fiskala.

• Zirkulazioko zerga: otsailaren 1etik 28ra.

• Ura (lehen hiruhilekoa): apirilaren 1etik 30era.

• Ura (bigarren hiruhilekoa): uztailaren 1etik 31ra.

• Ura (hirugarren hiruhilekoa): urriaren 1etik 31ra.

• Ura (laugarren hiruhilekoa): urtarrilaren 1etik 31ra.

• Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:

–1. seihilekoa: maiatzaren 1etik 30era.

–2. seihilekoa: urriaren 1etik 30era.

• Ekonomia-jardueren gaineko zerga: azaroaren 1etik 30era.

• Herri-lurretako larre eta laboreak: adjudikazioak arautu zituzten baldintza-agirien arabera.

Longidan, 2020ko abenduaren 7an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2015315