299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2021eko karga-tasak

Doneztebeko Udalak, 2020ko abenduaren 14an egindako bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako karga-tasa hauek onestea 2021erako:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25, katastroko balio gordinen gainean.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,50, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontua).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,07

%11

Urtebete

0,07

%11

2 urte

0,15

%11

3 urte

0,24

%11

4 urte

0,33

%17

5 urte

0,26

%17

6 urte

0,08

%17

7 urte

0,06

%17

8 urte

0,06

%17

9 urte

0,06

%17

10 urte

0,06

%17

11 urte

0,06

%17

12 urte

0,06

%17

13 urte

0,06

%17

14 urte

0,06

%17

15 urte

0,06

%17

16 urte

0,09

%11

17 urte

0,09

%11

18 urte

0,49

%11

19 urte

0,47

%11

20 urte edo hortik gora

0,60

%11

–Aipatutako karga-tasak ezartzea gehikuntzaren sortzealdietarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteak aplikatzea. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2021eko ekitaldirako kasuan kasuko foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. %40ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei (aplikatzekoa den indizea: 1,40).

–Haurtzaindegiko zerbitzuaren tasa, haur eta hilabete bakoitzeko: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz. Haur-zentroa dagoen udalerrian bizi ez diren haurren familiek, plazaren erreserba formalizatzean, idatziz aurkeztu beharko dute bizitokia duten herriko udala edo familia bera prest daudela udal titularrari ordaintzeko dagokion moduluaren ehunekoa, hilean 100 euro ordainduta.

Bigarrena.–Erabaki honek 2021eko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2015379