299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal ordenantza fiskalen eta udal erregelamendu organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal ordenantza fiskalen eta udal erregelamendu organikoaren aldaketak.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2014682