299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Egoitza elektronikoa sortzea

Atezko Udalak, Alkatetzaren 2020ko abenduaren 4ko 73/2020 Ebazpenaren bidez, egoitza elektronikoa sortzea erabaki du, bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

Aipatutako ebazpenean, honako hau xedatu zen:

1. Atezko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.atez.es. Atezko Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Atezko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Atezko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Eritze Atetzen, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2015022