299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2020ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aranaratxen, 2020ko abenduaren 14an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2015293