299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2020ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Osoko Bilkurak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.

Aranaratxen, 2020ko abenduaren 14an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2015292