2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
2021eko aurrekontua. Hasierako onespena
Añorbeko Udalak, 2020ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021eko aurrekontua.
Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Añorben, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2015274