296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2020ko aurrekontuko 1., 2. eta 3. aldaketak. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2020ko abenduaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020, 2/2020 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eulaten, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2015137