296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2020ko 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, abenduaren 1ean egin zuen osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 5/2020, 6/2020, 7/2020 eta 8/2020 aldaketak Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Artzin, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2015483