29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2018-2019 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen sari bereziak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du lanbide irakaskuntzen sari bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala. Sari horiek Nafarroako Foru Komunitateko arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketei dagozkie, 2018-2019 ikasturteari, eta horien deialdia egin zen Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak irailaren 25ean emandako 11/2019 Ebazpenaren bitartez.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikasleei esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen sari bereziak, 2018-2019 ikasturteari dagozkionak.

2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.

3. Goi-mailako ikasle sarituak aurkeztu ahal izanen dira, aldez aurretik izena emanda, 2018-2019 ikasturteko Hezkuntzako Sari Nazional hauetara: Arte Ikasketa Profesionaletan, Musikaren, Dantzaren eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko arloetan, ikasleei beren errendimendu akademikoa aitortzeko ematen diren horiek.

4. Agintzea ikasle sarituen ikasketa-espedientean ager dadila kasuan kasuko eginbidea, egiaztatzen duena ikasleak lortu duela Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari berezia, 2018-2019 ikasturteari dagokiona.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, ikasle sarituek ikasi duten ikastetxeei eta ikasle sarituei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 23an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Erdi mailako Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziarekin saritutako ikasleak

IZEN-DEITURAK

LANBIDE ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Jennifer Ros Pérez

Komunikazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa

Produktu Grafiko Interaktiborako Laguntza

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Goi mailako Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziarekin saritutako ikasleak

IZEN-DEITURAK

LANBIDE ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Emilio Lizcano Ureta

Komunikazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa

Ikus-entzunezko Grafika

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Blanca Esther López Larramendi

Liburuari Aplikatutako Arteak

Grabatua eta Estanpazio Teknikak

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Iragarkiaren kodea: F2001202