29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko Plan Partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-ENE-20 (6/US).

“Ikusirik ‘Hiri-jarduketarako plan berezia, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko Plan Partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako’ agiria, izapidetzeko aurkeztu duena Juan Llop Chocarrok, eta bat etorriz arkitektoaren txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren txostenarekin, biak ere 2020ko urtarrilaren 10ekoak, erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea ‘Hiri-jarduketarako plan berezia, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko Plan Partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako’ agiria, Geslurxxi SLk sustatua.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta ediktuak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

3.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari –izapidetu dadin ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua–, Iruñerriko Mankomunitateari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2001246