289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Faltzesko hilerria arautzen duen udal ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 325. artikulua (zeina aldatu baitzen Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez).

Faltzesen, 2020ko azaroaren 26an.–Jarduneko alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2014514