2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235.2 artikuluetan xedaturik dagoena.
Noainen, 2020ko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, Manuel Mozota Núñez.
Iragarkiaren kodea: L2014426