284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4048E/2020 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzetarako baimendutako gastua handitzen duena. DDBN identifikazioa: 494339.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kudeatzaileak otsailaren 7an emandako 49E/2020 Ebazpenaren bidez, 1.650.000 euroko gastua baimendu zen 2020. urtean enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzetarako (494339 zenbakia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean), 2020ko gastu-aurrekontuen partida honen kargura: 950001 96100 4809 241107, “Enplegu autonomoa sustatzeko laguntzak. EGIF. E-18/000214-01 PEP elementua”.

Ebazpen horretan ezarri zen gehienez ere 750.000 euro gehiago baimentzen ahalko direla dirulaguntza horietarako. Hori eraginkorra izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da.

Kontuan harturik orain arte eskaera asko aurkeztu direla eta ezin zaiela guztiei erantzun Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kudeatzailearen otsailaren 7ko 49E/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du, guztira, 541.155 euro gehitzea langile autonomo gisa ezartzeko dirulaguntzen deialdira bideratutako diru kopuruari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Handitzea enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzetarako kreditua, 2020ko gastu-aurrekontuaren kargura baimendu zena. Zehazki, 541.155 euro gehiago bideratuko dira, 2020ko gastu-aurrekontuen partida honen kargura: 950001 96100 4809 241107 partida, “Enplegu autonomoa sustatzeko laguntzak. EGIF. E-18/000214-01 PEP elementua” izenekoa. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenaren bidez arautu ziren.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuan aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko azaroaren 23an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2014422