284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021. urterako plantilla organikoa.

Beraz, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du toki administrazioa), erabaki hau argitara eman da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://unzue.sedelectronica.es).

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Osoko Bilkurak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.

Untzuen, 2020ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2014635