284. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurkako errekurtsoak ukitutakoak. Jakinarazpena

Udaleko espedientea: 1800/2020.

Nafarroako Administrazio Auzitegia. Prozesua: 20-01234.

Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkatea, Uharteko Udalaren 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka Nafarroako Administrazio Auzitegiari aurkeztutako 20-1234 gora jotzeko errekurtsoari dagokionez.

Aurrekariak:

Uharteko Udalak, 2020ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2020ko plantilla organikoa.

Erabaki hori 2020ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an.

2020ko urriaren 20an, Udal honen erregistroan sartu zen erabaki horren aurka jarritako errekurtsoaren jakinarazpena, bai eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak egindako errekerimendua ere, Uharteko Udalak errekurtso horretan interesa duten pertsonak epatzeko.

Horra errekurtsoaren muina: lanpostuen proportzioa non euskara jakitea nahitaezkoa den edo merezimendutzat hartzen den, eta hura handiagoa den Uharteko herritarrek euskararen egiaztatuko ezagutza baino. Gainera, dio “neurrigabea eta irrazionala” dela proportzioa.

Nahiz eta errekurtsoak hizkuntza-eskakizun hori duten plaza batzuk zerrendatu, bere ustez, justifikaziorik gabekoak, Idazkaritza honek uste du euskarazko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuen proportzioa murrizteak zuzenean eragiten diela Uharteko auzotar guztien eskubide edo interes legitimoei, eta, beraz, epatzeak publikoa izan behar duela.

Zuzenbideko oinarriak:

Hori guztia ikusirik, 279/1990 Foru Dekretuaren 14.2 artikuluarekin bat, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea hein batean garatzen duen Erregelamendua toki entitateen egintzak eta erabakiak inpugnatzearen arloan,

ERABAKITZEN DUT:

1. Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinaraztea Uharteko Udaleko langile guztiei, nahitaezko edo merezimendu gisa euskara-eskakizuna duten lanpostuak dituztenei, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 20-01234 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan interesdun gisa ager daitezen Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, jakinarazpen hau egiten denetik aurrera.

2. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtso hau jarri dela, argitalpen horretatik hamar egun balioduneko epean Uharteko edozein auzotar Auzitegian ager dadin, bere eskubide edo interes legitimoak ukituak izan daitezkeela uste duelako.

Uharten, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2013776