283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

Udal ordenantza, hilerriaren erabilera arautzen duena.
Hasierako onespena

Zudairiko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko urriaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen, legez eskatzen den gehiengoa zuela, hasiera batean onestea Zudairiko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zudairin, 2020ko azaroaren 16an.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Oses.

Iragarkiaren kodea: L2013758