283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Sarrigurengo kirol hiriaren eta Eguesibarko udal kiroldegiaren barne araubidearen erregelamenduan.
Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea aldaketa bat egitea Sarrigurengo kirol hiriaren eta Eguesibarko udal kiroldegiaren barne araubidearen erregelamenduaren 21.ter. artikuluan (“Udako hamabostaldiko abonamendua, instalazioetako abonatuen ardura duten zaintzaileentzat”).

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea, hogeita hamar egun baliodunekoa. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2020ko azaroaren 19an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2014013