283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ukarko Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluetan xedatutakoarekin.

Ukarren, 2020ko azaroaren 18an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2013953