283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta Tafallako Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoaren II. kapituluan xedatuarekin, Alkatetza honek, ebazten du:

8/2020 Dekretua:

Lehenbizikoa.–Udal honetako lehen alkateorde Uxua Olkoz Velazen esku uztea Alkatetza honen eginkizunak azaroaren 30etik abenduaren 13ra, biak barne, alkatea kanpoan izanen baita, oporretan.

Bigarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Tafallan, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2014335