283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, COVID-19aren krisiaren ondorioz autonomoendako, saltegi txikiendako edo hurbilekoendako eta ostalariendako dirulaguntzena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/535263). DDBN identifikazioa: 535263.

Autonomoendako, saltegi txikiendako edo hurbilekoendako eta ostalariendako dirulaguntzak, COVID-19aren pandemiak eragindako larrialdi egoerari aurre egiteko.

a) Onuradunak: Orkoien udalerriko autonomoak, hurbileko saltegiak eta ostalariak.

b) Xedea: Orkoien udalerriko autonomoei, hurbileko saltegiei eta ostalariei laguntzea, jasan duten diru-sarreren falta arintzeko COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko eman diren urriaren 27ko 24/2020 Foru Dekretuan eta azaroaren 4ko 26/2020 Foru Dekretuan xedatutakoa dela-eta.

c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: eskaera kopuruaren arabera. Edonola ere, 1.000 euro emango dira gehienez.

e) Eskabideak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 15ean bukatuko da.

Orkoienen, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2014286