283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNIAIN GESALATZ

Ordenantza, Herri-lurretan ibilgailuak aparkatzea arautzen duena. Behin betiko onespena

Muniain Gesalazko Kontzejuak, 2020ko irailaren 10ean, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena ibilgailuen aparkatzea Muniain Gesalazko pasabide kanadarren artean dauden herri-lurretan.

Aipatutako aldaketa argitaratu zen 2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean. Jendaurreko epean ez zen alegaziorik egin, eta, beraz, ordenantza hori behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA IBILGAILUEN APARKATZEA MUNIAN GESALAZKO HERRIGUNEKO KALE,
PLAZA ETA INGURUNEETAN

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da arauak ezartzea ibilgailuak aparkatzeko pasabide kanadarren arteko herri-lurretan (Muniain Gesalatzen eta Azantzaren arteko bidean); horiek mugatzen dute Muniain Gesalazko artzaintza eremua (hilerriko gainetik Azantzako mugaraino).

2. artikulua. Betebeharrak: bertako mendi-ibilbide seinaleztatuetara etortzen direnek aparkatu beharko dute horretarako ezarritako herri-lurzatian, adierazten den bezala (aparkalekua).

3. artikulua. Debekua: guztiz debekaturik dago ibilgailuak aparkatzea pasabide kanadarren artean dauden herri-lurretan; Muniain Gesalazko artzaintza eremua mugatzen dute horiek.

Debeku horretatik kanpo geldituko dira Muniain Gesalazko herritarren ibilgailuak, baita Muniain Gesalazko mugartea hartzen duen barrutiari atxikitako ehiztariak ere, ehiza sasoian eta soilik Ehiza Antolatzeko Planean aparkaleku gisa gaitutako tokietan bakarrik.

4. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Ordenantza honetan ezarritakoa ez betetzea arau-haustea izanen da.

Arau-hausteak isunarekin zehatuko dira, baina isuna ez da izanen handiagoa martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 52. artikuluan aurreikusten dena baino (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

5. artikulua. Isunak ez badira borondatez ordaintzen, premiamendu bidez ordainaraziko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko da xedatua dagoena Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Muniainen, 2020ko azaroaren 11n.–Alkatea, Mikel Zabalza Saldise.

Iragarkiaren kodea: L2013579