283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2020ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Mendigorrian, 2020ko azaroaren 16an.–Alkatea, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2013835