283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

9-14/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2020ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, aho batez eta hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarraren aparteko kreditua eta kreditu gehigarria sortzeko espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritar interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2014477