283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARTZARON

Aldaketa, bizilagunen ekarpen partikularrak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Gartzarongo Kontzejuak, 2019ko maiatzaren 12ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gartzarongo Kontzejuko herritarren ekarpen partikularrak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa (2019ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11n).

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Gartzaronen, 2019ko irailaren 19an.–Kontzejuko burua, Eneko Legarra Beunza.

ORDENANTZA, GARTZARONGO KONTZEJUKO BIZILAGUNEN EKARPEN PARTIKULARRAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Gartzarongo Kontzejuko bizilagunen ekarpen partikularrak arautzea du xede ordenantza honek, Kontzejuaren ondasunak mantentzearren.

2. artikulua. Ondasunen aprobetxamendua eta erabilera, baita haien mantentze-lana ere, bizilagun guztiei badagokie, Kontzejuarenak dira.

3. artikulua. Ordenantza honen bidez elizaren mantentze-lana, auzolanak eta bizilagunen betebeharrak egiten ez dituztenen zehapen ekonomikoak arautu gogo dira.

II. TITULUA

Administrazioa eta xedapen-egintzak

4. artikulua. Kontzejuak ez baitu behar adinako diru-sarrerarik mantentze-lanak enpresa bati esleituta ordaintzeko, haren mugartean antolatzen diren auzolanetan parte hartzen ez dutenei 50 euroko zehapena ezarriko zaie.

5. artikulua. Eliza Kontzejuaren ondasuna izanik, bizilagun guztiei dagokie haren mantentze-lana; horrenbestez, 100 euro ordaindu beharko da eliza hilean ez garbitzeagatik.

6. artikulua. Kopuru horiek urtero berrikusiko dira, urteko KPIaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2013705