283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Orikaingo 12. poligonoko
111. lurzatian. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Orikaingo 12. poligonoko 111. lurzatian, Mejana Orfei SLk sustatua. Behin-behineko onespena 2020ko otsailaren 6an egin bilkuran erabaki zen. Hasierako onespena 2020ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

1. Osoko Bilkurak aho batez erabaki du behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Orikaingo 12. poligonoko 111. lurzatian, Mejana Orfei SLk sustatua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3. Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

4. Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Ezkabarten, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2014179