283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Ibilgailuaren kalifikazio juridikoaren aldaketa
eta besterengarritasun-deklarazioa

Ablitasko Udalak, 2020ko azaroaren 2an egindako osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua), honako hau erabaki da zerbitzu publikoko ondasunen kalifikazioa aldatzeari dagokionez, haiek besterendu aurretik:

1.–Hasiera ematea administrazio espediente bati, aldatu ahal izateko Mankomunitatearen ibilgailu honen kalifikazio juridikoa: kamioia, Land Rover Defender markakoa, matrikula: 9421BFM. Ablitasko Udalaren automobil-parkeko ibilgailua da, eta deklaratu nahi da erabili ezineko efektua, utzi diolako kalifikazioa zekarren zeregina betetzeari. Ondoren, besterendu eginen da.

2.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Halaber, argitaratuko da Mankomunitateko iragarki-taulan eta web-orrian, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko.

3.–Mankomunitateko buruari ahalmena ematea sina ditzan aldaketa gauzatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

Ablitasen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2013558