283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1334E/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, bukaera ematen diona Gabriel Fermín Durán Urdániz jauna Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Ataleko buru izateko aldi baterako izendapenari, zeina merezimendu-lehiaketaren ondorioz egin baitzen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren azaroaren 30e 14ko 1404/2018 Ebazpenaren bidez, Gabriel Fermín Durán Urdániz jauna Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Ataleko buru izendatu zuten bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Izendapena luzatu da, 2020ko azaroaren 30ean bukatzeko.

Gabriel Fermín Durán Urdánizek adierazi du izendapenari uko egiteko erabakia hartu duela.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Gabriel Fermín Durán Urdániz jauna Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Ataleko buru izateko bitarte baterako izendapenari, zeina merezimendu-lehiaketaren ondorioz egin baitzen. Erabaki honek 2020ko azaroaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Interesdunak jatorrizko lanpostura itzuli beharko du ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean.

3. Ebazpen hau Gabriel Fermín Durán Urdániz jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2013996