283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

92/2020 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita ES15310184 zenbakiarekin inskribatuta dagoen ekoizlearen titulartasuna aldatzea eta “García Fernández Lorenzo y Salvatierra Mañeru Encarnación (Viveros Urnía)” enpresaren izenean jartzea.

Lorenzo García Fernandezek, 2020ko ekainaren 10ean, eskaera egin zuen titulartasuna alda zekion Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310184 zenbakiarekin inskribatuta dagoen ekoizleari eta “García Fernández Lorenzo y Salvatierra Mañeru Encarnación (Viveros Urnía)” enpresaren izenean jar zedin.

Eskabide orokorrari “García Fernández Iñaki y Lorenzo” sozietate zibileko partaidetzen salerosketa-kontratua erantsi zaio. Encarnación Salvatierra Mañeruren alde ageri dira Iñaki García Fernándezi eta Iker García Fernándezi zegozkien partaidetzak. Horrez gain, sozietate zibilaren egoitza soziala aldatzeko akordioa ere erantsi da, honako honen alde: “García Fernández Lorenzo y Salvatierra Mañeru Encarnación”, Viveros Urnía anagrama, helbidea Larragako Landaza kaleko 31n duena.

Baliatuz Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz.

Adierazitakoarekin bat eta erabiliz Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ES15310184 zenbakiarekin inskribatuta dagoen mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile baten titulartasuna aldatzeko eta “García Fernández Lorenzo y Salvatierra Mañeru Encarnación (Viveros Urnía)” enpresaren izenean jartzeko, egoitza sozial honekin: Landaza kalea 31, Larraga.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko azaroaren 12an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2013896