283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

624/2020 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Toki Administrazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita “Transferentzia arrunten aparteko funtsa, bidaiarien hiri-garraioaren kudeaketan sortutako defizit gehigarria apaltzeko” izenekoaren onuradun diren toki entitateen zerrenda, eta agintzen baita haietako bakoitzak jaso beharreko dirua ordaintzeko.

Uztailaren 1eko 13/2020 Foru Legearen bidez (uztailaren 7ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), 25 milioi euroko aparteko kreditu bat eman, arautu eta banatzea onetsi zen, Nafarroako Toki Ogasunen parte-hartzearen funtsaren kargura, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartu behar izan diren ohiz kanpoko neurri urgenteengatik toki entitateek dituzten beharrei erantzuteko.

Aipatu foru legearen 3. artikuluan arautzen da Transferentzia arrunten aparteko funtsa, bidaiarien hiri-garraioaren kudeaketan sortutako defizit gehigarria apaltzeko, 2020ko ekitaldirako gastu aurrekontuko “COVID-19 Aparteko funtsa, bidaiarien hiri-garraioaren defizit gehigarria” izeneko 211001 21200 4600 942107 partidaren kargura; funtsa 1.000.000 eurokoa da, eta I. eranskinean ageri diren toki entitateak dira haren onuradun.

Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren txostena ikusirik eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Guztira 1.000.000 euroko gastua baimentzea, ebazpen honetatik heldu diren betebeharrei erantzuteko.

2. Onestea “Transferentzia arrunten aparteko funtsa, bidaiarien hiri-garraioaren kudeaketan sortutako defizit gehigarria apaltzeko” izenekoaren onuradun diren toki entitateen zerrenda, zeina I. eranskinean ageri baita, haietako bakoitzak jaso behar duen zenbatekoarekin batera.

3. Irurtzunen eskaera ezestea, ez baititu betetzen uztailaren 1eko 13/2020 Foru Aginduan ezarritako manuak.

4. Toki entitate onuradunei I. eranskinean jaso diren zenbatekoak eman eta ordaintzea, 2020ko ekitaldirako gastu aurrekontuko “COVID-19 Aparteko funtsa, bidaiarien hiri-garraioaren defizit gehigarrirako” izeneko 211001-21200-4600-942107 partidaren kargura.

5. Toki entitate onuradunek Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikoari aurkeztu beharko diote, 2022ko martxoaren 31 baino lehen, COVID-19aren krisiaren ondorioz 2020an bidaiarien hiri-garraio kolektiboaren zerbitzuan sortutako defizit gehigarriaren zenbatekoa. Zenbateko hori egiaztatzeko, behar diren nahitaezko agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

6. Ebazpen hau igortzea toki entitate interesdunei eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalari (Kontabilitate Zentroa), eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko azaroaren 16an.–Toki Administrazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

I. ERANSKINA

TOKI ENTITATEA

DIRUZ LAGUNDU BEHARREKO

ZENBATEKOA

Iruñerriko Mankomunitatea

989.246,70 euro

Tuterako Udala

10.753,30 euro

Iragarkiaren kodea: F2013714