278. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

130/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osaera aldatzen duena.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 102/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Estatistika Kontseiluko kideen kargu-uzteak eta izendapenak xedatzeko, bertan ordezkaritza duten departamentuek eta erakundeek proposatuta.

Osasun Departamentuak eskatu du Carlos Artundo Purroy jauna izenda dezatela Kontseiluko kide, Javier Abad Vicente jaunaren ordez.

Horrenbestez, Nafarroako Estatistika Institutuak proposaturik,

AGINTZEN DUT:

1. Carlos Artundo Purroy jauna Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea, Osasun Departamentuaren ordezkari gisa, Javier Abad Vicente jaunaren ordez.

2. Foru agindu hau interesdunei eta Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 20an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2014136