274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2020ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2020ko laugarren aurrekontu-aldaketa, “Biltegiaren egokitzapena” izeneko gastuei aurre egiteko (19200062200 partida).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aritzalan (Deierri), 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2013599