274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, 2020ko aurrekontuko aparteko kredituari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Bidankozen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L2013573