274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa, 13. poligonoko 109. lurzatian.
Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak 2020ko azaroaren 6an eman 216/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Larraintzarko (Ultzama) UE07-A exekuzio unitatearen (13. poligonoko 109. lurzatia) xehetasun-azterketaren espedientea, erabilera publikoko aparlekuen azalera aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako, indarrean dagoen testuaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2013519