274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 23ko 200E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako 289/2020 prozedura laburtuan. Foru agindu horren bidez, partez baietsi zen María Gloria Mateo Ramos andreak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2020ko azaroaren 12ko ofizioaren bidez, agindu zen administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea eta 289/2020 prozedura laburtuan interesdun direnak epatzea. Prozedura hori María Gloria Mateo Ramos andreak abiarazi du, Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 23ko 200E/2020 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez partez baietsi baitzen María Gloria Mateos Ramos andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, baita maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere (Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena).

Ofizio horretan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitatean interesdun diren guztiei dei egiten zaie iragarki honen bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko azaroaren 12an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2013517