274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2/2020 aldaketa 2020ko udal aurrekontuan: kreditu transferentzia bat eta kreditua sortzea diru-sarreren bidez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren 2. apartatuak, 18. artikuluaren 2. apartatuari dagokionez (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erripan (Odieta), 2020ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2013505