274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko espediente bat.

Erabaki hori 2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haien kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira.

1. ESPEDIENTEA

Aparteko kreditua 4. kapituluko gastu-partida honetan: “Transferentzia arruntak”. 284.949 eurokoa izanen da, eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.

Noain Elortzibarren, 2020ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2013960