274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Herri-lurren desafektazioa, trukaketarako

Udalak, 2020ko azaroaren 6an egin bilkuran, aho batez, erabaki zuen hasiera batez onestea Elizagorriko herriaren zenbait herri-lur desafektatzea Traxman SL enpresa garapeneko enpresari lagatzeko, energia fotovoltaikoa aprobetxatuz energia sortzeko instalazioa jartzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Elizagorrian, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2013587