274. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2020ko 7., 8., 9., 10. eta 11. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Itzako Udalaren 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko 7., 8., 9., 10. eta 11. espedienteak.

2020ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

7/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

1 1630 2150003.–Itzako udalerriko kontzejuetako bideak garbitzea: 3.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 3.000,00 euro.

Finantzaketa:

1 3380 2262002.–Zuastiko festak: 3.000,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 3.000,00 euro.

8/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

1 9200 6410001.–Administrazio elektronikoa, bigarren fasea: 1.650,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.650,00 euro.

Finantzaketa:

1 7505001.–Administrazio elektronikoaren ezarpena, %50eko dirulaguntza: 825,00 euro.

1 3321 4820003.–Kultura eta kirol elkarteendako laguntzak: 825,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 1.650,00 euro.

9/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

1 3231 6230001.–Inbertsioa, haur eskolan LED lanparetara aldatzea: 8.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 8.000,00 euro.

Finantzaketa:

1 7508003.–Tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsio funtsa (13/2020 Foru Legea): 6.800,00 euro.

1 3321 4820003.–Kultura eta kirol elkarteendako laguntzak: 1.200,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 8.000,00 euro.

10/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

1 1602 2100004.–Ziako ur-biltegia konpontzea: 5.400,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.400,00 euro.

Finantzaketa:

1 87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.400,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 5.400,00 euro.

11/2020 AURREKONTU ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

1 1510 2279905.–Beste gastu profesional batzuk: 7.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 7.500,00 euro.

Finantzaketa:

1 3410 2260900.–Kirol eta kultura jardueren kudeaketa: 7.500,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 7.500,00 euro.

Itzan, 2020ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2013534